Irurtzun / Iturmendi / Altsasu
Gure lur nafarraren maitale diren pertsona, kultur elkarte eta gizarte-kolektiboetarako “topatzeko gune” bat bultzatzeko asmoz sortu zen Orreaga fundazioa duela 17 urte. Zenbait ekimenetan lagundu eta beste batzuk antolatu ditu fundazioak. Azken horien artean dago pasa den urtean Iruñeko Arrosadia auzoan martxan jarri zen Elkarteen eguna.
Aurten Sakanak hartuko du Elkarteen eguna, hilaren azkeneko egunean izanen da. Fundazioaren baitan dauden Sakanako hiru elkartek (Irurtzungo Iratxo, Iturmendiko Aitzkozar eta Altsasuko Zubiondo) antolatuko dute eguna. Baina horren aurretik, heldu den asterako, hitzaldi zikloa prest dute.
Hitzaldiak
Crisis institucional en Nafarroa
Maiatzaren 27an, asteartean, 20:00etan Iturmendiko Aitzkozar elkartean. Hizlaria: Joseba Asiron.
Fueros y Gamazada
Maiatzaren 28an, asteazkenean, 19:30ean Irurtzungo udaletxean. Hizlaria: Sergio Iribarren.
Crisis institucional en Nafarroa Fueros y Gamazada.
Maiatzaren 30ean, ostiralean, 19:30ean Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlariak: Joseba Asiron eta Tomas Urzainki.