Sakandarrak 13.Zegama-Aizkorri maratoian (42 km)
1.Killian Jornet: 3:48:38
78.Ander Unzurrunzaga: 4:46:16
106.Jose Javier Maiza: 4:53:50
123.Beñat Katarain: 4:59:42
125.Juanjo Goikoetxea: 4:59:56
164.Aritz Munarriz: 5:12:51
246.Alatz Agirre: 5:39:57
252.Fernando Igoa: 5:41:40
371.Iban Verdugo: 6:39:43
419.Jose Antonio Salgado: 7:02:52
Igandekoa ez zen mendian korrikan aritzeko eguraldi aproposena. Euriak ibilbidea lohiez bete zuen eta euria, hotza, lokatza eta lainoa izan ziren nagusi, baina hori ez zen aitzakia izan 13. Zegama-Aizkorri mendi meratoian aritu zirenendako eta haiek animatzera hurbildu ziren milaka zaleendako. Irteera hartu zuten korrikalarietatik 463 iritsi ziren helmugara, eta guztiek jaso zuten mendi magalak bete zituzten zaleen babesa. Ohiko moduan, primerako ikuskizuna eskaini zuten korrikalariek, baina harrigarria izan zen faborito nagusiek lortutakoa: lehendabiziko laurek lortu zuen 2005ean Rob Jebbekezarritako marka gainditzea (3:55:00).
Aratz igo ondoren, Sancti Spiritu jaitsieran, Killian Jornetek atzean utzi zituen Marco de Gasperi eta Aritz Egea. Gutxinaka tartea atera zuen eta bere 7. garaipena lortu eta aurreko marka guztiz apurtu zuen, sei minututan onduz (3:48:38). Bi minutuko aldea atera zion Marco de Gasperi bigarrenari (3:50:38). Luis Alberto Hernando izan zen hirugarrena (3:50:57). Beraiek, eta Ionut Zinca laugarrenak (3:53:14) lortu zuten aurreko errekorra gainditzea. Jokin Lizeaga izan zen lehen euskal korrikalaria (3:59:11). “Aspalditik nuen helburu hori. Lasterketa oso lehiatua izan da, eta oso pozik nago. Giroa eta ikusleak, betiko moduan, ikusgarriak izan dira. Zegama Zegama da” aipatu zuen Jornetek proba bukatu eta gero.
Emakumezkoetan Stevie Kremer izan zen lehena (4:46:43), Elisa Descoren aurretik (4:50:20)(4:50:20). Lehen euskalduna Maite Maiora (4:51: 47) izan zen.
Sakandarrak
Ander Unzurrunzaga korrikalari beterano etxarriarra izan zen lehen sakandarra. 78.a izan zen helmugan (4:46:16). Gainontzekoek ere lan bikaina egin zuten. Aipatzekoa da ere sakandar asko joan zirela proba zuzenean ikusi eta korrikalariak animatzera.