Kategoria nagusiko Zegama-Aizkorri probarekin batera, juniorrek Zegama-Aizkorri junior trailan parte hartzeko aukera izan zuten. Kasu honetan 10,4 kilometroko lasterketa zuten aurrez-aurre gazteek, eta 39 korrikalarik osatu zuten proba. Guztien artean Bergako Abel Cuadrench Tristany izan zen azkarrena (48:08). Kepa Paniagua urdiaindarra 29.a sailkatu zen (1:02:25).