Ostiralean Nafarroako Buruz Buruko Openeko finala jokatu zen Arrotxapeako frontoian. Irurtzun klubeko bi pilotari lehiatu ziren, Alberto Ongay satrustegiarra eta klub bereko Armendariz. Larraundarrak irabazi zion Alberto Ongayri, partida oso estuan (18-14).