Sakanako Mankomunitateak Altsasuko Dantzaleku atletismo pistan antolatutako emakumeen atletismo eskolak maiatzaren 23an esan zion agur denboraldiari. Bigarren urtez jarraian Mikel Lakuntza irakaslearen gidaritzapean oso gustura aritu dira eskolan izena eman duten 19 emakumeak, ostiralero lanean. Helburua atletismoaren oinarrizko teknikak ezagutzea eta ikastea izan da. “Aurten 19 partaide izan dira eta iazko partaidetza ona gainditu da. Hurrengo ikasturterako ikastaroa luzatzeko proposamena jaso dugu eta aztertuko dugu” adierazi du Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak.