Erregional mailako kopa: Etxarri eta Lagun Artea B aurrera

Guaixe 2014ko maiatzaren 28a

Etxarrik San Andres izango du aurkari eta Lagun Artea B-k Milagres eta Murilloren arteko irabazlea

Erregional mailako Kopan final hamaseirenak ari dira jokatzen. Barañaingo Lagunak B taldeari 0-2 irabazi zion Etxarrik, Javierrek eta Aritzek sartutako golei esker. Bestalde, Lagun Artea B-k 5-2 irabazi zion Huracan taldeari. Final-zortzirenak ekainaren 7an eta 8an jokatuko dira. Etxarri Aranatzek San Andresen kontra jokatu beharko du eta Lagun Artea B-k Milagres eta Murilloren arteko irabazlearen kontra aritu beharko du.