Asteartean Sakanako eta Aguraingo ikastetxeek Mank-en laguntzarekin antolatutako orientazio proba Arbizuko basoan burutu zen, Zubaat eta Sandindegi aldean, eguraldia lagun. Altsasuko Institutuko 54 ikaslek (DBH 4), Aguraingo 40ek (DBH4) eta Andra Mari ikastolako 35ek (DBH3) parte hartu zuten. Mapa eta iparrorratza eskuan, antolakuntzak prestatutako probak osatu zituzten.