Maiatzaren 15ean Isostar Extreme Man Salou triatloi ikusgarria jokatu zen Saloun. Probako distantziak ez ziren txantxetakoak: 1,9 km igerian, 86 km bizikletan eta 21,1 km korrikan. Ehunka triatleta lehiatu ziren eta azkarrena Marcel Zamora izan zen (3:48:04). Sakana Triatloi Taldeko 4 triatleta aritu ziren eta maila bikaina eman zuten: Felix Benjumea 20. Postuan iritsi zen helmugara (4:10:25), Javier Borrega (53.a (4:19:29), Sergio Garcia de Eulate 56.a (4:20:11) eta Mikel Lakuntza 281.a (4:47:21). Zorionak guztiei!