Igandean Iruñean jokatutako IX. San Juan Duatloia Sakana Triatloi Taldeko Igor Floresek irabazi zuen (58:36). Minutu pasako aldea atera zion Alberto Diaz bigarrenari (59:14). 83 triatleta iritsi ziren helmugara, 5,2 km korrika, 19 km bizikletan eta 2,2 km korrikan egin eta gero. Sakana Triatloi taldekoek lan bikaina egin zuten, Javier Borrega 4.a sailkatu baitzen (59:33), Sergio Garcia de Eulate 6.a (1:00:06), Juan Luis Maiza 11.a (1:01:59) eta Isidro Asurabarrena 17.a (1:04:24). .
Fermin Azkargorta eta Iker Mintegi txapeldunak
Sakana Triatloi taldeak etorkizun oparoa dauka. IX. San Juan Duatloian sakandar gazteek primerako lana egin zuten. Kimuetako proba Iker Mintegi altsasuarrak irabazi zuen (15:12) eta haurren mutilen proba Fermin Azkargortak (27:04). Maila honetan Unai Villalobos 3.a izan zen (28:07) eta Oihan Perez 7.a (31:08). Emakumeen haurren mailan Leire Maiza 5.a sailkatu zen (31:31). Eta benjaminen mutilen mailan Xabier Borrega 7.a izan zen (9:47) eta Ander Villalobos 9.a (9:52).