Euskaltzaleek gobernuari aurrekontuetako partidak gauzatzeko eskatu diote

Guaixe 2014ko maiatzaren 29a

Aurretik ere AEK eta IKAko kideak protesta gobernu egoitza aurrera eraman izan dute.
Aldi berean ezinbestekoa jo dute euskaltegiendako, Euskara Zerbitzuendako, bertsolaritza irakaskuntzan programararako, euskarazko hedabideendako eta beste hainbat proiektuendako finantziazio iraunkorra eta duina ematea eskatu diote

Asteartean Nafarroako Parlamentu aurrean makina bat euskaltzalek kontzentrazioa egin zuten toki erakundeak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak, UEMAk, IKAk eta AEKk deituta. Bilkuran salatu zutenez, “2012ra arte eskasak izan dira gobernuak euskara normalizatzeko lanean ari diren proiektuei bideratudizkien diru-baliabideak”. Krisiaren eta defizitaren aitzakiarekin “jardun politikoari itotze ekonomikoa” gehitu diola nabarmendu zuten. Atzera ere salatu zuten Nafarroako Gobernuak euskara eremu guztietatik desagerrarazi nahi duela errepikatu nahi dugu.

Euskalgintzako eragileek euren jardunarekin aurrera jarraituko zutela berretsi zuten: “euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren proiektuetan hartutako konpromisoak betetzen, euskaraz bizi nahi dugulako”. Eta goraipatu egin zuten egunero herritarrek euskaraz bizitzeko erakusten duten nahia.