Beleixeguaixe Txartela duten 1.570 sakandarrek 80 establezimendutan baino gehiagotan erosketak egiterakoan deskontu eta abantailak dituzte urte guztian. Gaurtik igandera, gainera, Sakatxatel Asteburuan erosketak egiteagatik, berdin da handiak edo txikiak izan, bi sariren zozketan sartuko dira. Aurrena: Urbasa Abentura parkerako bi sarrera eta bi lagunendako bazkaria Urbasako kanpinean. Bigarrena: Erein argitaletxeko liburu lote bat eta Beleixeguaixe txartel bat. Erosketa egin ondoren datuak papertxo batean idatzi eta horrela sartuko da zozketan.
Bierrik fundazioak bere laguntzaileak Sakatxartel Asteburuan Beleixeguaixe Txartela erabiltzera gonbidatu ditu, txartelaren erabilerak onurak besterik ez dituelako ekartzen. Norberak lortu ditzakeen abantailez aparte, Sakanan bertan erosketak egitean sakandarren arteko harremanak sustatzen dira. Aldi berean, herriak bizi eta denda txiki eta ertainez osatutako merkataritza sarea osasuntsu mantentzen laguntzen da.
Txartela
Bierrik fundazioak Sakanan euskaraz ari diren hedabideak, Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia (FM 107,3), sustatzen ditu. Haien lanarekin aurrera jarraitzeko ezinbestekoa bihurtu da Beleixeguaixe Txartela, fundazioaren auto-finantziazioa hobetzen duelako. Horren truke Bierrik fundazioaren laguntzaileek abantaila batzuk eskuratu ditzakete. Baina Beleixeguaixe Txartelaren beste bertutea da ibarrean bertan erosketak egitera bulkatzen duela eta hala bertako komertzioak aurrera egin dezakete. Egunero erabil daiteke Beleixeguaixe Txartela autoendako erregaia, tailerra, arropa, ileapaindegia, janari denda, harategia, eguneroko menua… ordaintzeko eta abantailak lortu.
Beleixeguaixe Txartela lortzeko
Hots egin 948 564 275 eta 948 562 107 telefonoetara edo www.guaixe.net atarian sartu eta Bierrik Fundazioko bazkide/babesle egin. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Erosketak Sakanako dendetan egiten dituzten babesleek erraz errekuperatuko dute babesletzagatik ordaindutakoa. Gainera, errenta aitorpenean %25a desgrabatuko du foru administrazioak.
Beleixeguaixe Txartela duten Bierrik Fundazioko babesleek hura non erabili azaltzen duen esku orria jaso dute. Horrekin batera, Beleixeguaixe Txartela erabili daitekeela dioten identifikatzaileak daude establezimenduen sarreretan. Hura ikusten duten fundazioko babesleek badakite han erosketa egiterakoan deskontu edo beherapen erakargarriak eskuratuko dituela.
Hurrengo SAKATXARTEL asteburuak
Maiatzak 30-Ekainak 1
Uztailak 25-27
Irailak 26-28
Azaroak 28-30