Izarrako mintzalagunek eta Euskaltzaleen Topaguneak Mintza Egunaren bederatzigarren edizioa antolatu dute biharko. Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun zein mintzakideak elkar ezagutzeko, gainontzekoen errealitatearen berri izateko, eta mingainak eta gorputza astintzeko aukera izanen dute.
Mintzapraktika programak euskaltzaleen elkarteek, euskaltegiek eta euskalgintzako beste zenbait eragilek kudeatzen dituzte. Gaur egun Euskal Herrian 5.600 pertsona ari dira mihia euskaraz askatzen, baita Sakanan ere.
Egitaraua
11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian.
12:00etan Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!
13:30ean Mintza kalejira bertsolariekin.
14:30ean Bazkaria.
16:30ean Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten duten zenbait kideri sariak.
17:30ean Erromeria Parradust taldearekin.
22:00etan Kontzertuak gaztetxean.