Orreaga fundazioak antolatutako Elkarteen eguna Sakanan ospatzen ari da aurten, hiru elkartetan: Irurtzungo Iratxon, Iturmendiko Aitzkozarren eta Altsasuko Zubi Ondon. Batetik, hitzaldi zikloa dago. Azken hitzaldia gaur izanen da, 19:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Joseba Asiron eta Tomas Urzainki historialariek “Crisis institucional en Nafarroa. Fueros y Gamazada” hitzaldia eskainiko dute.
Biharko ondoko egitaraua prestatu dute: 10:30ean Irurtzunen hamaiketakoa, joku herrikoiak, kantuak, trikitixa eta beste, 13:00etan, Iturmendin, hamabietakoa, katuak eta trikitixa. Eta 14:30ean, Altsasuko Zubi Ondo elkartean herri bazkaria (12 euro), triki-kantua eta Erriberako Ego-Haize eta Beterri elkarteei lekukoa ematea. Bukatzeko, 19:00etan kantu poteoa izanen da Altsasun barna.