Lakuntzako Luis Fuentes eskolako bi taldek, Lakuntzako Sansaastin musika eskolako talde batek eta Aralarko Mikel Donea institutuko beste talde batek parte hartuko dute bihar Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdi Nagusian. Eszenatokia beste 13 talde, bikote eta bakarlarirekin partekatuko dute. 137 artista guztira. Guztiek ere euskal kantuak interpretatuko dituzte, aurretik izan diren beste lau jaialdietan bezala. Haietako bat, bigarrena, martxo akaberan Etxarri Aranatzen izan zen.
Badira 25 bat urte ekimena martxan dena. Txikien eta gazteen artean kantu-zaletasuna sustatu, euskal kantuak ezagutarazi, norberaren artea erakutsi, jende berria ezagutu eta eszenatokitik kantatzeko aukera eskaini dute. Nafarroako Kantuzale Elkartea izan da haiek antolatu dituena. Baina badira hiru urte diru-laguntzak emateari utzi ziola eta elkarteko kide Amaia Dominguez Gonzalo Tafallako musika irakaslea arduratzen da antolaketaz.
Parte-hartzaileak
Taldea Kantua Egilea
LH2koak (Lakuntzako eskola) Eskuetan Pirritx eta Porrotx
Unax Perez, Uxue Ondarra, Leire Urtasun, Aimar Apaolaza, Saioa Cabrera, Maider Miranda, Andrea Lacalle, Ander Cocera, Rajae Gelti, Elayne Valverde, Bakarne Arregi, Nerea Askarai eta Gorka Senar.
LH3koak (Lakuntzako eskola) Marikalanbre Pirritx eta Porrotx
Maialen Ormazabal, Ixone Lakuntza, Maddi Lacunza, Ainhoa Bergara, Izaro Lizarraga, Didac Pino, Izaro Jimenez, Aiora Larraza, Ander Ormazabal, Amin Hamdi, Aitor Auzmendi, Alex Ureña eta Adrian Martinez.
LH 6koak (San Saastin) Esaidazu Hesian
Nekane Mendieta, Ariane Andueza, Iratxe Flores, Irati Tadeo, Munia El marhoum eta Garbiñe Goikoetxea.
Gitarra elektrikoak: Irati Tadeo eta Munia El marhoum
Pianoa: Iratxe Flores
Aralarko Mikel Donea I Ez nazazu iratzar Lain
Munia El Marhoum (gitarra), Irati Gomez, Oihane Huarte, Ayeisa Moran eta Eva Zulaika