Iruñeako Antoniuttiko zirkuituak Espainiako haurren eta jubenilen mailako Irristaketa Abiadura Txapelketa eta kimuen Espainiako Kopa hartuko du asteburuan. Larunbatean 16:00etatik aurrera jokatuko da txapelketa, eta, igandean, 10:00etatik aurrera.
Sakana Irristaketa Klubetik Nafarroako Txapelketan aurkeztutako 7 irristalarietatik seik lortu zuten Espainiako Txapelketan egoteko txartela. “Sakanako Klubeko irristalariak ilusio handiarekin doaz txapelketetara. Denboraldian barna egindako lan handiaren isla da Espainiako Txapelketetarako tokia lortu ahal izatea. Sakanak ahal du eta ea zer nolako lana egiten dugun” adierazi du Sakana Irristaketa Klubeko entrenatzaile Juli Acebesek.