Euskal Herriko Mendi Erronka: Joxeja Maiza 10.a

Guaixe 2014ko ekainaren 2a

Leitzako 65 km-ko proban 442 korrikalari iritsi ziren helmugara, Iker Karrera (6:34:39) eta Leire Fernandez (8:02:36) buru zirela

Sakandarrak Euskal Herriko Mendi Erronkan (65 km)
1.Iker Karrera: 6:34:39
10.Jose Jabier Maiza: 7:36:52
22.Evaristo Noveleta: 7:51:04
31.Vicente Beloki: 8:01:34
36.Juanjo Goikoetxea: 8:03:01
46.Adur Maiza: 8:10:20
61.Gorka Santesteban: 8:18:37
121.Alatz Agirre: 8:55:12
159.Patxi Rubio: 9:14:25
221.Jose Antonio Salgado: 9:44:52
272.Iñaki Lacalle: 10:17:39
307.Sergio Goñi: 10:28:13
403.Aitor Salinas: 11:25:15

Larunbatean, goizeko 8:00etan abiatu zen Leitzatik Euskal Herriko Mendi Erronka lasterketa (65 km, 3.500 metroko desnibel positiboa). Proba Sakanatik pasatzen zen, Aralarko santutegia eta Aralarko beste hainbat paraje zoragarrietatik. 442 korrikalarik lortu zuten proba despeditzea, Iker Karrera (6:34:39) espezialista amezketarra eta Leire Fernandez (8:02:36) errenteriarra buru zirela. 13 korrikalari sakandar iritsi ziren helmugara eta primerako lana egin zuten guztiek. Tartean, Joxeja Maiza nabarmendu behar dugu, etxarriarra 10.a iritsi baitzen helmugara, 7 ordu t´erdi luze korrikan eman ondoren (7:36:52). Sei sakandar sailkatu ziren lehen 50 postuetan.