Anne Lapuente, brontzezkoa

Guaixe 2014ko ekainaren 3a

Espainiako Kimuen Kopako 1.000 m sprintean hirugarrena sailkatu zen

Asteburuan Espainiako kimuen mailako Irristaketa Kopa eta Espainiako haur eta jubenilen Irristaketa Txapelketa jokatu da Iruñeko Antoniutti zirkuituan. Bertan Sakana Irristaketa Taldeko 6 irristalari lehiatu ziren. Taldeko entrenatzaile Juli Acebesek aipatu digunez, maila oso ona eman zuten sakandarrek. Gainera, Anne Lapuentek brontzezko domina ekarri zuen Sakanara, kimuen mailako 1.000 m sprint proban hirugarrena sailkatu baitzen. Sailkapen orokorrean, 62 irristalarietatik 5.a izan zen Lapuente. Zorionak guztiei!