Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakietara eman duenez, maiatza 1464 izen ematearekin itxi du Altsasuko bulegoak, %2,27 gutxiago. Iruñeko Zabalguneko bulegoan izena emanda dauden irurtzundar eta arakildarren datua falta da ibarrekoa izateko. Bestalde, aurreko hilean Altsasuko bulegoan 566 kontratu sinatu ziren, haietatik soilik 27 izan ziren mugagabeak.
Nafarroari dagokionez, 49.156 pertsona ziren maiatzaren akaberan zeuden langabetuak, aurreko hilean baino 1.589 pertsona gutxiago (-% 3,31). Eta pasa den urteko maiatza akaberan baino 4.029 langabetu gutxiago (-% 7,58). Generoari dagokionez, 25.904 emakume daude langabezian (% 2,27 behera) eta 23.252 gizon (% 4,08 behera).
Mª Isabel Garcia Malo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak datu positibotzat jo du maiatzean langabeziak behera egin izana, hilabete artean % 3,31ko aldakuntza izan baitu. Horri lotuta adierazi du segidako zortzigarren hilabetea dela urte artean erregistratutako langabeziak behera egiten duela. Kontratazioek onerako joera izan dutela ere nabarmendu du.