Gaur hasi eta ostirala bitartean Sakanako 49 ikasle unibertsitatean sartzeko probak eginen dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginen dituzte azterketak. Aralarko Mikel Donea institututik 43 ikasle joanen dira proba horiek egitera. 39k D ereduan ikasi dute eta 4k A ereduan. Iruñean dagoen Biurdana ikastetxetik, berriz, D ereduko 6 ikasle izanen dira probetara aurkeztuko direnak (Hiriberriko 3, Irurtzungo 2 eta Etxeberriko 1). Nafarroan, guztira, 2.867 ikaslek egingo dituzte unibertsitatean sartzeko probak.