Udan, triatloia!

Guaixe 2014ko ekainaren 4a

Mank-ek Triatloi Campusa antolatu du Altsasuko Zelandi kirolgunean, uztailaren 14tik 25era (8-16 urte)

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakana Triatloi Taldearen eta Atabo S.L.-ren laguntzarekin 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilendako triatloi campusa antolatu du udarako. Campusa uztailaren 14tik 25era gauzatuko da, Altsasuko Zelandi kiroldegian, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo eta Urko Berdud izango dira triatloi campuseko begiraleak. Triatloiak atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza biltzen ditu, eta aipatu kirolaren teoria eta praktika landuko dute neska-mutikoekin. Landuko duten metodologia jokoen bidezkoa izanen da.
Izena ematea zabalik
Ekainaren 17ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Prezioa: 40 euro.