Geroa Baik Nafarroako Gobernuari plan estrategikoarekin bustitzeko eskatu dio

Guaixe 2014ko ekainaren 4a

Sakanako Geroa Baik dei egin dio Nafarroako Gobernuari eskatu dio Sakanako Plan Estrategikoa (SPE) baliozkotzat jotzeko. Aldi berean, plana gauzatzeko aktiboki bustitzeko eskatu dio koalizioak gobernuari. Aldi berean, Geroa Baitik gogorarazi dute sozio-ekonomi garapen arloko eskumenak gehienak Nafarroako Gobernuarenak direla: “beraz, ezinbestekoa da gobernuak konpromiso instituzional eta ekonomikoa hartzea”.

Koalizioak “hausnarketa bateratutik” sortutako SPEren balioaren garrantzia nabarmendu du. Adostutako agiri estrategikoa izanik, “emaitzagatik elkar zoriondu behar dugu, dokumentuak eragile guztien oniritzia izan duelako” esan dute koaliziotik.