Dantzari txikiak elkarrekin Etxarrin

Guaixe 2014ko ekainaren 4a

Kalejiran ibili ziren eta hiru geldialdietan dantza egin zuten dantzari txikiek.
Orritz, Galtz Orratz, Elai Alai eta Etorkizuna dantza taldeetako dantzariak elkarrekin aritu ziren larunbatean.

Euskal Festak Sakanako Dantzari Txiki eguna hartu zuen. Herrian barnako kalejira baten ondoren ehun dantzari txikik baino gehiagok Mikel Arregi plazan, Bureñako plazan eta herriko plazan erakutsi zuten dantzan duten trebezia. Irurtzungo Orritz, Lakuntzako Galtz Orratz, Lakuntzako Elai Alai eta Etxarri Aranazko eta Altsasuko Etorkizuna dantza taldeetako kideak izan ziren ospakizuneko protagonistak.