Juniorrak eta afizionatuak lanera

Guaixe 2014ko ekainaren 6a

Burundako Quesos Albenizeko kadeteak eta jubenilak igandean Iturmendin.
Bina lasterketa dituzte

Juniorrek larunbatean, Oteizan, Nafarroako Txapelketa dute jokoan, 16:30ean (78,5 km). Igandean Caparrosoko Trofeoan bilduko dira, 10:00etan (111 km). Bestalde, 23 urtez azpiko afizionatuek larunbatean Loinaz Proba jokatuko dute Beasainen, 10:00etan (126,5 km). Igandean, Bergaran, Pentekostes Sarian lehiatuko dira, 9:00etan (86,5 km).