Liburuaren egunetik hilaren akaberara arte martxan da Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) kanpaina. Euskaltzaleen topaguneak (Aizpea, Kima eta Bierrik) eta Sakanako Mankomunitateak bulkatu dute euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko kanpaina. Orain arte kanpainak harrera ona izan duela adierazi dute antolatzaileek eta hurrengo asteetan liburuez gozatzera gonbidatu dute.
IGO kanpainan parte hartzeko, lehen lehenik, Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia edo Ziordiko liburutegietatik pasa beharko da. Liburu bat aukeratu, irakurriz gozatu eta liburutegira bueltatzean dozena erdi galdera erraz dituen galdetegi bat erantzun behar da. Erantzunak idatzi ondoren, liburuzainak liburu-dendan liburuak erosteko deskontu txartela emanen du. %25ekoa da, baina liburuaren %50eko deskontua lortuko dute euskara talde edo fundazioetako kideek. Liburua norbaiti edo euren buruari oparitu diezaiokete.
Sarituak
Euskarazko irakurketa sustatzeko kanpainan orain arte parte hartu dutenen guztien artean zozketa egin da: liburuak erosteko 30 euroko lau txeke. Susana Pelegrin (Arbizu), Marian Mendiola (Etxarri Aranatz), Maider Betelu (Urdiain) eta Izaro Ramos (Altsasu) izan dira sarituak.