Euskaraz Gara

Guaixe 2014ko ekainaren 5a

Mosaiko erraldoiarekin ekainaren 14an UEMA egunean parte hartzeko deia egin du Etxarri Aranazko euskalgintzak.

Larunbatean, Euskal Festan, Etxarri Aranazko euskalgintzak antolatuta, euskararen aldeko argazki mosaiko erraldoia burutu zen. Alde batetik, Etxarri Aranatz euskararen arnasgunea dela aldarrikatu nahi izan zuten, eta, bestetik, ekainaren 14an Tolosan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatutako Udalerri Euskaldunen Egunera joateko gonbitea egin nahi zen.

“Eltzetik eta altzotik euskaraz gara” leloa izango du UEMA egunak. Ekainaren 14rako makina bat ekitaldi antolatu dira Tolosan. Haurrendako puzgarriak, kalejira, adierazpen instituzionala, flash moba, kantuak, bazkari herrikoiak, Irrien Lagunak eta kontzertuak, tartean.

www.uema.org
Egunaren informazio guztia.