Sakatxartel sariak banatuta

Guaixe 2014ko ekainaren 5a

Ondintz Artieda eta J. Javier Berastegik jaso dituzte sariak.

Bigarren Sakatxartel Asteburua joanda eta asko izan dira Beleixeguaixe txartelarekin erosketak egitera animatu zirenak. Bierrik fundazioko babesleen 133 txartel jaso genituen. Etxarri Aranatzen aurrena gelditu zen (Urbasa Abentura parkerako bi sarrera eta bi lagunendako bazkaria Urbasako kanpinean) eta Arbizun bigarrena (Erein argitaletxeko liburu lote bat eta Beleixeguaixe txartel bat).

Beleixeguaixe txartela Bierrik fundazioko babesle diren 1.570 pertsonek dute. Sakanako 80 establezimendu baino gehiagotan erabiltzeko aukera dute eta zuzenean abantailak edo deskontuak eskuratu ditzakete urte guztian. Sakatxartel Asteburuekin bultzada gehigarri bat eman nahi izan dio Bierrik-ek ibarreko merkataritzari.

Txartela eskuratzeko
948 564 275 eta 948 562 107 telefonora hots egin edo www.guaixe.net.

Hurrengo Sakatxartela asteburuak
Garilak  25-27
Irailak 26-28
Azaroak 28-30