Haur eskolendako diru-laguntza osoa eskatu dute udalek

Guaixe 2014ko ekainaren 11

Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu eta Altsasuko udalek beste 16rekin batera hitzarmen proposamen berria aurkeztu dute.

Nafarroako 20 udalek 0-3 haur eskolak finantzatzeko hitzarmen proposamena aurkeztu zuten atzo Hezkuntza Departamentuan. Ibarreko lau udal dituen talde horrek duela bi aste hasi zen zirriborroa lantzen eta ikasturte berrirako indarrean egotea nahi lukete.

Bitartean, atzo alkateek Hezkuntza Departamentuari ikasturte berrirako hitzartutako diru-laguntza osoa ematea exijitu zuten. Izan ere, apirila hasieran jakinarazi zuen departamentuak diru faltagatik hitz emandako diruaren %70 ordainduko zuela. Alkateak hasieratik diru-laguntza guztia jasotzea eskatu dute eta hori ikasturtea bukatu aurretik izatea. Diru-sarrera eskasak eta finantza egoera latzean dauden udalen bizkar haiena ez den beste finantza karga bat jartzea da.