Departamentuak Biurdanan duen plangintza falta salatu dute

Guaixe 2014ko ekainaren 12a

Institutuko zuzendaritzak eta Guraso Elkarteek espazio faltaren aurrean adabakiak beharrean konponbideak eskatu dituzte.

Arakilgo eta Irurtzungo ikasleak DBHko euskarazko ikasketak Iruñeko Biurdana institutuan egiten dute. Hara ikasleak eramaten dituzten eskoletako guraso elkarteek luze daramate salatzen Biurdanan espazio falta dagoela eta Iruñea iparraldean beste ikastetxe bat egiteko eskatzen dute. Irurtzunen DBH emateko azpiegiturak egitea ere eskatu dituzte, baina Hezkuntza Departamentuak ezezkoarekin erantzun du behin eta berriz.

Ikasturte honetan 590 ikasle izan dira Biurdanan eta hurrengoa 620 izanen dira. Eta aurreikuspenak ikasleria handitzea da. Espazio falta hori nabarmena izanda Hezkuntza Departamentuak erabaki du batxilergoko 145 ikasleak aldamenean dagoen Donibane eraikinean kokatzea. Hasiera batean solairu oso bat bete behar zuten, baina hezkuntzatik apirilean jakinarazi zieten ezetz, 420 metro karratu beharrean 300 izanen zirela. Hara leku aldatu behar zituzten gela eta bestelako azpiegiturak, beraz, toki txikiagoan kokatu beharko dute.

Gorputz heziketa
Biurdanan gimnasio bat eta estali gabeko kirol pista dute. Ikasturte berrian gorputz heziketako 33 ordu eman ditzakete gimnasioan. Gainontzeko 23endako ez dago espazio itxirik. Departamentuak pista estali nahi ez duenez, Anaitasuna klubarekin hitzarmena sinatu zen haien azpiegiturak erabiltzeko. Joan-etorriengatik eskola orduak murrizten dira, errepidea zeharkatu behar dute…