Maiatzaren 31n hainbat sakandarrek hartu zuten parte I. Arronizko Lur Gaineko Rallysprintean. Proban hiru eremu gainditu behar izan zituzten pilotuek. Lasterketa Jorge Gutierrez eta Felipe San Juanek irabazi zuten (Lancer Evo IX, 23:14). Aitor Fernandez eta Iker Azkargorta (Ford Focus) 17.ak sailkatu ziren (26:30.100), Iban Lopez de Goikoetxea eta Javier Goikoetxea 18.ak (26:30.400) eta Oier Larrañaga eta Iñaki San Migel (Citroën AX) 22.ak (29:42.500).
Proba Nafarroako Rally Txapelketarako eta Nafarroako Lurgaineko RACVN Koparako puntuagarria zen. Azken honetan Ford Focusak ari dira lehiatzen, hau da, Aitor Fernandez-Iker Azkargorta eta Iban Lopez de Goikoetxea-Javier Goikoetxea.