PPk Mank-en euskararendako diru-laguntza deialdiak kritikatu ditu

Guaixe 2014ko ekainaren 12a

Astelehenean 9an Nafarroako Aldizkari Ofizialak Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak egindako zazpi diru-laguntza deialdiren berri eman zuen: euskara ikasten ari diren helduendako 25.000 euro, Sakanako eusklategiendako 25.000 euro, euskarazko hedabideendako 80.000 euro, errotuluak euskaraz jartzeko 1.000 euro, Sakanako euskalgintza taldeendako 5.000 euro, UEUren ikastaroetara joaten direnendako 500 euro eta euskarazko udalekuetan joaten diren haurrendako 5.000 euro.

Deialdi horietan Mank-ek 141.500 euro bideratu ditu. Euskara Zerbitzuak bere jardunari behar bezala eutsi ahal izateko udalek euren ekarpena han 15.000 eurotan handitu dute, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak kendu dituelako.

Sakanako PPko buru Juan Antonio Extremerak deialdia ikusi eta Mank-I “bere lehentasunak argitzeko” eskatu dio. Diru hori gizarte laguntzetara edo ekintzailetza sustatzera bideratzea hobe litzatekeela ziurtatu du Extremerak, “haietako zati handi bat Sakanako Plan Estrategikorako bideratu liteke, dirurik gabe ezin delako neurririk hartu”.