Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) aurten antolatzen dituen ikastaroetan izena ematen duten sakandarrek diru-laguntzak eskatzeko aukera izanen dute. Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren laguntza hori matrikula, egoitza eta kilometraje kontzeptuagatik. Baina azken biak eskatzeko aukera ikasleek eta langabeek izanen dute soilik. 500 euroko diru-poltsa aurreikusi du Mank-ek deialdi horretarako. Interesatuek euren eskaerak abenduaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Mank-en Lakuntzako egoitzan.