Sakanako Mankomunitateak ibarreko euskalgintzari zuzendutako diru-laguntza deialdia egin du. 5.000 euro bideratuko ditu euskalgintzako taldeek antolatutako euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko. Beti ere, euskararen ezagutza eta erabilera areagotzea edota euskararekiko jarrera hobetzea helburu duten egitasmoak lagunduko ditu Mank-ek.
Deialditik kanpo geldituko dira euskaraz izanik ere hizkuntzaren erabilera sustatzea helburu ez duten ekitaldiak. Baita Mank-en beste edozein esparrutik laguntza jasoko dutenak ere. Haurrendako eta gazteendako aisialdi jarduerak ere salbuetsiak daude.