Sakanako Mankomunitatean errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei diru-laguntza emanen die, beti ere, edoitzen errotulu, toldo edo ibilgailu komertzialetako errotulaziorako izanen da. 1.000 euroko poltsa du horretarako Mank-ek. Euskara hutsezko errotuluengatik Mank-ek %50 ordainduko du, ele bitan bada, berriz, %20. Interesatuek eskaerak abenduaren 2ra arte aurkeztu ditzakete.