Selektibitatean, aurrera

Guaixe 2014ko ekainaren 12a

Ibarreko 50 ikaslek pasa den astean egin zuten unibertsitatea sartzeko probak eta dagoeneko notak eskutan dituzte. Aralarko Mikel Donea institutuko D ereduko 39 ikasleetatik 37k gainditu dute selektibitatea, baita A ereduko 4 ikasleek ere. Iruñeko Biurdana ikastetxetik probara joandako 7 ikasle arakildar eta irurtzundar guztiek gainditu dute selektibitatea.