Berria egunkaria doan etxean

Guaixe 2014ko ekainaren 12a

Berria egunkariaren azken kanpainako irudia.
Eguneroko prentsa euskaraz irakurtzeko kanpainan izena emateko epea etzi bukatzen da.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetak (UEMA) euskarazko hedabideen zabalkundean eragiteko eta Berria egunkari berritua ezagutzera emateko eta eta euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina martxan jarri du. Izena ematen duten arbizuarrek eta etxarriarrek 15 egunez Berria egunkaria dohainik jasotzeko aukera izanen dute. UEMAtik adierazi dutenez, “gaur egungo gizarte komunikatuan euskarazko hedabideek hizkuntza normalizazio prozesuan duten garrantzia erabatekoa da”.

Izena emateko
Larunbatera arte eman daiteke izena 943 304 345 telefonoan edo harpidetza@berria.info e-posta helbidean; izen-abizenak, telefonoa eta herria zein diren jakinarazi behar da.