Trinitate ospakizuna Santa Marinan

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Bakaikuarrak eta iturmendiarrak domekan Santa Marinara igoko dira. Eguerdian meza izanen da ermitan. Hura despeditzean auzatea izanen da elkartutako guztiendako eta Edor Zubeldiak dantzarako doinuak jarriko dituzte. Familia eta koadrilak bazkaltzera eseriko dira 14:30ean. Handik jasota, 17:00etan, Santa Marinako plazan dantzaldia izanen da. Ibarrerako bidea 18:30ean hartuko dute. Festa aurten Bakaikuk antolatzen duenez, han bukatuko da ospakizuna. 20:00etatik 23:00etara Dj Sergeirekin dantzaldia izanen da.