Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere eguna ospatuko du bihar, larunbatean, Tolosan. “Eltzetik eta altzotik, euskaraz gara!” leloa izango du jaiak. Sakanan bi udal dira UEMA-ko kide, Etxarri Aranatz eta Arbizu, baina duten populazio euskalduna kontuan hartuta, Arbizuk, Ergoienak eta Urdiainek aukera izanen lukete ere bertan sartzeko. Etxarri Aranatz eta Arbizuko Udalek biharko Tolosako festara bertaratzeko deia egin dute, “alor guztietan euskaraz bizi dugula” aldarrikatzeko.
UEMA eguna. Egitaraua
11:30ean Kalejira: Tolosako Musika Banda, Erraldoiak, Udaberri Dantza Taldea, Udalerri Euskaldunetako ordezkariak eta herritarrekin.
12:30ean Ekitaldia plaza zaharrean. Adierazpen instituzionala, flash moba…
13:00etan Tolosa Kantari, Udalerri Euskaldunetako Abesbatzek lagunduta.
14:30etan Bazkari herrikoia Alondegian (Txartelak salgai 94 627 91 95 telefonoan edo administrazioa@uema.org helbidean).
18:00etan Irrien Lagunak, Ane eta piratak Alondegian.
Kontzertuak Ibarran (Gazte Festak): Emon, Laket, Kometa.
*Goizean zehar, Euskal Herriko produktuen azoka eta egun osoan zehar haurrendako Puzgarriak eta 3×3 saskibaloi txapelketa.