Asteburuan Gijonek Espainiako Irristaketa Pista Txapelketa hartuko du, kimuen, haurren eta jubenilen mailan. Sakana Irristaketa Taldeko 6 irristalari sailkatu ziren finalerako eta han izango dira.
Denboraldia despedituta
Larunbatean Zangozako Irristaketa Trofeoa jokatu zen eta proba horrekin Nafarroako Kirol Jolasei eta Txikien Ligari bukaera eman zitzaion. Kimuen mailan Anne Lapuente lehendabizikoa izan zen. Oporren tartea dator orain.