Sakandarrak txukun Zarautzen

Guaixe 2014ko ekainaren 16a

Sergio Garcia de Eulate.
Abuinek eta Morrisonek irabazi dute 28. Zarauzko Triatloia

Zarauzko Triatloia (2,9-81-20)
1.Uxio Abuin: 4:04:53
53.Javier Borrega: 4:40:49
65.Sergio Garcia de Eulate: 4:43:49
205.Mikel Lakuntza: 5:04:22
224.Isidro Asurabarrena: 5:07:25

Larunbatean jokatu zen 23. Zarauzko Triatloia (2,9 km igerian, 81 km bizikletan eta 20 km korrikan), proba gogor eta ikusgarria. 488 triatleta iritsi ziren helmugara, Uxuio Abuin galiziarra (4:04:53) eta Catriona Morrison eskoziarra (4:25:58) buru zirela. Triatleta sakandarrek lan polita egin zuten. Javier Borrega altsasuarra izan zen lehen sakandarra, helmugan 53.a (4:40:49). Taldeka C.N.Vic taldeak irabazi zuen (13:11:49). Sakana Triatloi Taldea 14.a sailkatu zen (14:29:00).