Igandean Donostiako Sprint Triatloia jokatu zen (0,750 m igerian, 20 km txirrindulan eta 5 km korrika). 316 triatletek osatu zuten proba, eta Martin Ignacio Muller (1:00:30) eta Nuria Rodriguez (1:02:53) izan ziren txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko Urko Peñagarikano 20.a sailkatu zen (1:03:54) eta talde bereko Juantxo Azurmendi 175.a (1:16:24).