Jabier Goikoetxea kopilotu lanetan ikusten dugu normalean, baina ziordiarrak beste pausu bat eman nahi izan du eta larunbatean bolantearen atzean kokatu zen, IX. Udanara igoera proban parte hartzeko. Guztira 60tik gora pilotutik gora lehiatu ziren, hiru kategoriatan: monoplazak, turismoak eta formula librekoak. Probako azkarrena Aitor Zabaleta izan zen (Lola BMW, 3:11,280). Jabier Goikoetxeak bolantearen atzean debut polita egin zuen eta Sakana Motorsport taldekoa 23.a sailkatu zen turismoetan (Saxo VTS, 2:57,379). Bere taldekide Asier Lopez de Sabando 30.a (BMW 325i, 3:11,280).