Lacturalek Osasunako babesle nagusi izaten jarraituko du

Guaixe 2014ko ekainaren 18a

2012an Lacturalek eta Osasunak akordioa sinatu zutenekoa.
Osasunaren egoera instituzionala baretzen denean emango dute hitzarmen berriaren berri

Osasunako marketing arduradun Diego Makirriainek azaldu duenez, Lacturalek Osasunako talde nagusiko babesle nagusi izaten jarraituko du. Etxeberrin egoitza duen Lacturalek eta Osasunak 2012an bi urtetarako hitzarmena sinatu zuten, Lacturale talde gorritxoaren babesle nagusi izateko. Osasunaren egora instituzionala baretzen denean emango dute hitzarmen berriaren berri.