Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen Elkarteak jakinarazi duenez, Arantzadi zientzia elkartekoek pasa den urteko martxo akaberan Urbasako saroiko simatik atera zituzten hamar gorpuzkinak identifikatu gabe daude oraindik. Gutxienez 3.000 euro behar dira DNA probak egin eta gorputzak identifikatzeko. Gobernuak ez du dirua jarri oraindik.
Balbino Garcia de Albizu Usarbarrena, Gregorio Garcia Larrambebere eta Balbino Bados Garcia UGTko kide ziren ameskoarren gorpuzkinak ateratzeko sartu ziren simara Aranzadi zientzia elkarteko kideak. Eta haienak izan zitezkeenekin batera beste 7 pertsonen gorpuzkinak atera zituzten handik. Haietako bat Iruñeko irakasle bat izan daitekeela eta beste bat behartuta karlisten osteetan izena emandako bat uste da.