Udalbiltza Euskal Herri osorako irudi korporatibo berria sustatzen hasi da

Guaixe 2014ko ekainaren 19a

Helburua da “gure nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea, eta udaletatik zabaltzea gizartearen arlo guztietara”.

Udalbiltzako alkate eta zinegotzi guztiek jaso dute dagoeneko Euskal Herriko nortasun grafiko instituzionalaren eskuliburuaren lehendabiziko hiru atalak. Haietan “irudi korporatibo nazionalaren garapena eta udalerrietan dituen lehen aplikazio praktikoak lantzen dira”.Udalbiltzak guztiendako nortasun grafikoa proposatu die udalei, Euskal Herriaren esistentzia aintzat hartzen duena, herri bakoitzeko irudi korporatiboarekin batera erabiltzeko.

Euskarri horiek ikurrinaren hiru koloreak, sei herrialdeetako armarriak, Euskal Herria eta ‘Basque Country’ hitzak eta EUS laburdura dute. Lehentasuna udalerrietako sarrera eta irteera adierazteko seinaleei eta udaletxeetan erabili ohi diren paperei. Uda iragan ondoren eskuliburua osatzen eta marka euskarri eta formatu berrietan garatzen jarraituko du Udalbiltzak.