Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuaren helburuetako bat da kiroltasuna sustatzea. Kirola egiten duten neska-mutikoek zein gurasoek bere jokabide txalogarriez eta jokaera tamalgarriez ohartzea. Horrela, kiroltasuna gaia hartuta, Sakanako ikastetxeetako gaztetxoek marrazkiak, komikiak eta idazlanak prestatu zituzten. Batetik, haur eta gaztetxoek kiroltasunari buruzko marrazki, komiki edo idazlana egin zuten, eta haien gurasoek haur kirolean ikusitako jokaera txalogarri bat eta beste tamalgarri bat idatzi zuten.
Ekainaren 10ean lan onenak saritu zituzten beteta zegoen Olaztiko Kultur Etxean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren Mank-eko Kirol Batzordeko lehendakari Gorka Iriarte eta Mank-eko Kirol Zerbitzuko teknikari Amaia Gerrikagoitia. Halaber, neska-mutikoek egindako lanak jarri zituzten ikusgai. Iriartek lehiaketan parte hartu zutenei eta saritutakoei zorionak eman zizkien eta kirola egiten jarraitzera animatu zituen, hori bai, kiroltasunez.
Kiroltasun Sarietan saritutakoak
1. saria: Txirrindula. Aiora Larraza Salinas. Luis Fuentes IP.
2. saria: Patinak. Mikel Regil Fernandez. Zelandi IP.
3. saria: Ur azpian ibiltzeko betaurrekoak, tuboa eta aletak. Irati Andueza Imatz. San Donato IP.
4. saria: Futbol-baloia. Eider Vicente Goikoetxea. San Donato IP.
5. saria: Saskibaloi-baloia. Nerea Lakuntza Gonzalez. San Donato IP.
6. saria: Errugbi-baloia. Kaiet Artzamendi Arakama. Urdiaingo Herri Ikastetxea.
7. saria: Eskubaloi-baloia. Joseba Beltran De Heredia Fernandez. Iñigo Aritza ikastola.
8. saria: Raketa. Ekine Agirre Lopez. Arrano Beltza IP.
9. saria: Pala. Lluna Arregi Ormaetxea. Atakondoa IP.
10. saria: Eskupilotarako pilota. Anne Gorritxo Urzelai. Andra Mari ikastola.
11. saria: Xiba. Eider Claver Zubieta. San Migel IP.