Txirrindulari zauritua

Guaixe 2014ko ekainaren 23a

Lizarragako tuneletik gertu, pista batean behera joaten zela, txirrindulari batek erorikoa izan zuen atzo, 16:30 aldera. 28 urteko emakumeak buruan kolpe handia hartu eta konortea galdu zuen. Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku taldeak artatu ondoren bere onera bueltatu zen, baina helikopteroz Iruñeko ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak ezbeharraren zergatia ikertu zuen.