Unzurrunzaga 6.a Amurrioko Trailean

Guaixe 2014ko ekainaren 23a

Unzurrunzaga.
Etxarriarra probako lehen beteranoa izan zen

Igandean III. Amurrioko Traila jokatu zen. Korrikalariek bi aukera izan zituzten: 12 km-ko proba osatzea edo 25 km-koa. Proba luzeenean 106 korrikalari iritsi ziren helmugara eta Joseba Urbano izan zen txapelduna (2:02:16). Ander Unzurrunzaga etxarriarrak sasoi betean dagoela erakutsi zuen berriro eta 6.a iritsi zen (2:08:53), probako lehen beteranoa.
Bestalde, proba motzena 46 korrikalarik osatu zuten eta Haritz Kortazar izan zen azkarrena (1:00:58). Mikel Murgialdai 33.a iritsi zen helmugara (1:23:16).