Asurabarrena 14.a Donostian

Guaixe 2014ko ekainaren 23a

Isidro Asurabarrena, Arbizun.
II. Donostiako Herri Triatloian ongi aritu zen altsasuarra

Igandean II. Donostiako Herri Triatloia jokatu zen (370 m igerian, 10 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan). Guillermo Vahl (35:13) eta Ainhoa Larrañaga (37:27) izan ziren azkarrenak. Sakana Triatloi Taldeko Isidro Asurabarrena 14.a izan zen helmugan (38:27) eta talde bereko Iñigo Maiza 48.a (42:24), probako bigarren kadetea.

Lekeitio
Larunbateko 22. Lekeitioko Triatloian 345 triatleta lehiatu ziren (0,750 m igerian, 21 km bizikletan eta 5 km korrikan). Ryan Bailie (57:21) eta Charlotte Mcshane (1:05:54) izan ziren txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Gallego 240.a izan zen (1:19:28) eta Carlos Manero 290.a (1:23:56).