Mank-ek kontu-hartzailea kontratatuko du

Guaixe 2014ko ekainaren 23a

Sakanako Mankomunitateak kontu-hartzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Interesatuek euren curriculumak garilaren 28ra arte aurkeztu ditzakete Altsasuko enplegu bulegoan edo ibarreko erakundeak Lakuntzan duen egoitzan. Euskara proba egin behar dutenek agorrilaren 21ean pasako lukete eta proba teorikoa eta praktikoa agorrilaren 25ean litzateke, bietan ere, 9:00etan.