Gobernuak Artzain Eguna eta Irurtzungo azokarako laguntzak onartu ditu

Guaixe 2014ko ekainaren 25a

Bien antolatzaileen artean 22.453,49 euro jasoko dituzte

Nafarroako Gobernuak turismoa garatzeko deialdiaren barruan diru-laguntza bana eman die Uharteko Arakilgo Aralar Mendi elkarteari eta Irurtzungo Udalari, Artzain Eguna eta Arakilgo eta Irurtzungo azokaren antolatzaileei hain zuzen ere. Aralar Mendi elkarteak Artzain Eguna antolatzeko 53.445 euroko aurrekontua izanen du aurten eta haren %40,97 (21.899,56 euro) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritzaren laguntzaren bidez estaliko du. Irurtzungo Udalak azoka antolatzeko 4.960 euroko aurrekontua du eta laguntzak haren %11,16 estaliko du (553,93 euro).